HEZKUNTZA PROIEKTUA
Gure hezkuntza proiektua adin bakoitzarentzat egokituta eta pentsatuta dago. Horrela bai, banan-banan eta taldeka lortzen dugu lantzea. Hiru lan arlotan dago banatuta: “ Norberaren ezagutza eta autonomia “, “ Ingurunearen ezagutza “ eta “ Komunikazioa eta adierazpenak “. Hiruhilabetero urritik – ekainera gurasoei ebaluaketa-jarraipenaren entregatzea egiten diegu eta tutoriak antolatzen ditugu.
2014 – 2015 Kurtsoaren hasieran helburuak INGLESEZ lantzen hasi gara baita ere, horrela dela eta, egunero eta jolasaren bidez hizkuntza honekin kontaktua edukitzen hazten gara. Gure eguneroko hizkuntza euskera izanez gero , garrantzizkoa iruditzen zaigu txikitatik kontaktua izatea beste hizkuntzekin eta horrela parte hartzea ikastolek daukaten hirueledun proiektuan.
Jolasa, haurraren garapenerako tresnarik baliagarriena
Jolasaren bidez haurrek bere bizipen pertsonalak kanporatu ditzazke bere ingurua aztertuz, nortasun sendoa eraikitzeko. Jolasean hazten den haurra zoriontsua da, bizi-orekarako lagungarri baita. Jolasa, bultzagarria, gizarteratzailea eta irudimena lantzeko tresnarik indartsuena da. Musukako proiektuan jolasa da tresnarik baliagarriena haurren garapen afektibo, gizarteratzaile, emozional eta kognitiboa maitasunez eta ingurumen eraginkorraren bidez lantzeko.
HELBURU OROKORRAK
Musuka Haur Eskolak, adin bakoitzari egokitutako metodologiak eta jolasak erabiliz honako hauek bilatzen ditu:

Nortasuna eraikitzea

Harremanak izatea

Harreman afektibo eta sozial sorraraztea

Experientzia adieraztea
Helburu horiek lortzeko oinarrizko printzipio batzuk erabiliko ditugu:

Jarduera

Oreka emozionala

Desberdintasunak errespetatzea
