BALOREEN HEZIKETA
ADIMEN EMOZIONALA
Musuka haur eskolan biziko garrantzia ematen diogu ADIMEN EMOZIONALA-ri, hortaz gure heziketa proiektuan integraturik dago. Era berean, hezkuntza proiektua eskolaren adin ezberdinetako talde ezberdinetara moldatuta dago.
Orain arte egindako ikerketek erakutsi bezala, haurren hezkuntza integrala lortzeko, lan eremuak finkatzea ezinbestekoa da. Eta honek, kreatibitatea, organizazioa, harremanetarako gaitasuna, besteenganako jarrera positiboak eta bestelako jarrerak lantzea dakar aldi berean.
HEZKUNTZA INTEGRALA
Jolasean dabilen haurra, haur zoriontsua da. Bere barne mundua aditzera ematen duena, bere burua ezagutzen hasten duena. Jolasa estimulagarria da haurrentzat, era aktiboan egotea, imajinazioa eta besteenganako harremanak lantzea eragiten die. Bizitzeko beharrezkoa dugun oreka eskaintzen die. Hau horrela izanda, Musuka haur eskolak bere proiektua jolasean oinarritzen du bai garapen afektiboa, soziala, emozionala eta kognitiboa lortzeko.
Salovey eta Mayer (1990) psikologoek, Gradner-en lanetatik abiatuta, adimen emozionala garatzen lehenengoak dira eta bost dimentsiotan zatitzen dute:
- Emozioen ezaguera
- Emozioak kontrolatzeko eta erabiltzeko gaitasuna eguneroko bizitzarako positiboak izan daitezen
- Automotibazioa eta autoestimua zaintzea
- Besteenganako emozioak errespetatu eta onartzea
- Harreman pertsonal egokiak ezartzea
Adimen emozionala lantzen denean pertsona guztion gaitasunetaz ohartzea da gauzarik garrantzitsuena eta abiapuntu honetatik abiatzea. Adimen emozionala duen pertsonak bere eta besteen emozioak aztertzeko, adierazteko, erregulatzeko, kontrolatzeko eta zuzentzeko gai da, egoeretara adaptatzeko, helburuak lortzeko eta norberarekin pozik egoteko.
Ikastetxean lortzea gustatuko litzaigukeen Heziketa Emozionalaren helburuak hurrengoak dira:
- Adierazpena, autoezaguera, autonomia, autoestimua, komunikazioa, enpatia, trebetasunak sozialak, asertibitatea, entzumena, gatazken konponbidea, sentikortasuna.
- Musukan pixkanaka oinarriak jartzen ari gara helburu guzti hauek lortzeko eta umeak persona seguru eta zoriuntsuetan bihurtzeko; gutxienez, hau egiten saiatzen gara egunero.